"Bergarako Kultur Ekintza" <p>Hezkuntza eta osasuna gai garrantzitsuak ziren 70eko hamarkadan. "Bergarako Kultur Ekintza" sortu zuten kideak izendatzen ditu. Lan asko egin zutela kontatzen du: anbulantzia lortu, San Miguel patronatua jarri zuten Down sindromedunentzat, institutua lortu, jangelak, eskolarako autobusak... Kultur arloan ere gauza asko jarri zituzten martxan: eskulanak, antzerki saioak, aisialdia, San Martinetako azoka...</p>

"Bergarako Kultur Ekintza"
Arantzazu Oregi Goñi
- ahotsak.eus