Irigoien abokatuak euskara bultzatzeko utzitako dirua 1971ko martxotik abuztura bitartean Zeruko Argian idatzitako kroniken inguruko kontuak. Lehenengo kronikan aipatzen zuen Irigoien izeneko abokatu batek dirua utzi zuela euskara bultzatzeko. Harekin egindako bileretan euskarazko klaseak ematea erabaki zen eta eskola nazionaletan ere euskara irakastea jarri zen helburu moduan. Orduan egindako inkesta baten arabera, eskola nazionaleko 10 ikasletik seik ez zekiten euskaraz.

Irigoien abokatuak euskara bultzatzeko utzitako dirua
Juan Martin Elexpuru Arregi
- ahotsak.eus