Seminarioa, euskaltzaletzeko lekuaSeminarioan euskarazko liburuak irakurtzeko aukera izan zuen: Txillardegiren `Elsa Sheelen´, Txomin Agirreren `Garoa´ eta `Kresala´... Seminarista batzuk euskaltzaleak ziren eta itzulpenak egiten zituzten. Euskaltzaletzeko lekua izan zela seminarioa uste du, bai beraiena, Donostiakoa eta baita Bilbokoa eta Arantzazukoa ere.