On Balbino abadea; Garizumako sermoiakDotrina euskaraz ematen zuten on Balbino abadearekin. Lege zaharrekoa zen, oso zorrotza, eta beldur handia sartzen zien infernuarekin eta bestelakoekin. Hilero konfesatu egin behar izaten ziren. Garizuman misioak egoten ziren eta kanpotik etortzen ziren sermolariak. Sermoiak herri handietan gaztelaniaz izan arren, auzo txikietan euskaraz izaten ziren.