"La Academia Errante" elkartea Donostian, sozialistek "Academia Errante" elkartea sortu zuten eta urtean pare bat aldiz gai bati buruz hitz egiten zen: Kixote eta euskaldunak, Lope de Agirre, Azkoitiko zalduntxoak... 30-40 lagun inguru biltzen ziren eta, nahiz eta sozialistek antolatu, pentsaera politiko ezberdinetako jendea biltzen zen. Hitzaldiak gaztelaniaz izan arren, euskal kulturgintzaren parte ere bazen, euskal gaiak jorratzen zirelako. Elkarteko kide batzuk aipatzen ditu: Urkola doktorea, Busca Isusi, Jaka, Iñaki Zumalde, Imanol Laborde...

"La Academia Errante" elkartea
2021-06-09
Eneko Oregi Goñi
- ahotsak.eus