Zizurkilen Otañoren jaiotetxean futbolean ari zen mutikoa Bere bertsolari ibilbidean 1967ko eta 1980ko Txapelketa Nagusiko finalak izan dira puntu garrantzitsuenak. Badu Zizurkilen gertatutako anekdota berezi bat ere. Lopategi eta Azpillagarekin joan zen. Otañoren senide bat etorri zitzaien eta haren jaiotetxera eraman zituen, Errekalde baserrira. Sukaldean mutiko bat zebilen baloiarekin jolasean. Gerora jakin zuen Jose Inazio Garmendia zela, urte luzez Eibar futbol taldeko atezaina izan zena.

Zizurkilen Otañoren jaiotetxean futbolean ari zen mutikoa
Jose Luis Gorrotxategi Zangitu
- ahotsak.eus