1955. urteko "Orbea" bizikletak 1500 pezeta balio zuen Orbea markakoa izan zen bere bigarren bizikleta. 1.500 pezeta ordaindu zituen EIbarko Ibarkurutze kalean zegoen "Salaberria" bizikleta dendan. Ayra-Durex lantegian astean kobratzeko ohitura zegoela dio; larunbatero 200 pezeta kobratzen zituen eta hilabete amaieran likidazioa jasotzen zuten. Hilero 1200 pezeta inguru jasotzen zituela dauka gogoan. Bizikleta, irrati, ordulari eta antzerakoak oso garestiak izaten ziren sasoi hartan.