Mutikotatik txondorren bueltanMutikotatik ikusi izan ditu txondorrak, urtero 5-6 egiten zituzten eta. Artoa erein eta gero, bi hilabete inguru izaten zituzten, eta sasoi horretan txondorra egiten zuten, neguan botatako egurrarekin. Dirua irabazteko egiten zen ikatza. Soraluzera eramaten zuten saltzera, hango lantegi txikietara, gurdian hartuta. 16 urterekin hasi zen ikazkintzan, anaiari laguntzen.