Jostunak eta pelukerak etxean lanean Etxean josi izan du beti. Bere denborako jostunek eta pelukerek etxean egiten zuten lana. Ez zuten lokal bat ipintzeko beste irabazten. Enkarguak ezkontzetarako edo jaietarako jantzik izaten ziren. Data jarri, eta askotan lanak ezin bukatu ibiltzen ziren, goizaldera arte lanean. Ordu askoko lana zen. Ezkondu ostean hartu zion neurria gehixeago. Dena eskuz egiten zuten, eta astuna zen.

Jostunak eta pelukerak etxean lanean
Miren Azkarate Urkiola
- ahotsak.eus