14 urterekin, kontabilitatea eta joskintza Umetan, neskak eta mutikoak, denak ibiltzen ziren nahiko libre. 14 urterekin aita hil zitzaion, eta jolasak kolpera amaitu ziren. 4 urtetik 14 bitartean mojetan ibili zen. Kontabilitatea eta mekanografia ikasi zituen, lehenengo mojetan eta gero Don Eliasekin. Neskak mutilak baino gehiago ziren han, kontabilitatea ikasten. Josten ikastera ere joan zen; Mugartzako Gregorirekin ibili zen lehenengo eta gero Katalina Zarauz zarauztarrarekin. Hark hiru ume zituen, eta senarrak asko laguntzen zion etxeko lanekin; salbuespena zen hura, ez zegoen ondo ikusia. Giro polita zuten taldean.

14 urterekin, kontabilitatea eta joskintza
Miren Azkarate Urkiola
- ahotsak.eus