Lana eta aisialdia nola uztartuEtxera ezkondu zen. "Bestela, laguntasunik ez zeuan. Ni joan banitza...". Familia eta lana uztartzen ikasi zuen. Ama ere sasoikoa zegoen, eta ondo. Igandetan dantzara ere joaten zen, ezkondu aurretik. Espoloiko kontzertura ere bai inoiz. Arrasatera ere joaten ziren sanjoanetan, baina bederatzietarako etxera. Eibarrera ez zieten uzten joaten. Eibartarrak aurreratuak ziren, bergararrak dotoreak. Pazkoatan arropa estreinatzen zuten.