Eskolara gutxi joan arren, irakurtzen ikasi zuen Eskolara oso gutxi joan zen. Garai hartan zazpi urte ingururekin hasten ziren eskolan. Jaunartze txikia ere halaxe egiten zuten. Gerra zibila etorri zenean, eskola eta eliza itxi egin zituzten eta euskaraz egitea debekatu. Hala ere, irakurtzen ikasi zuen. Asko gustatzen zaio irakurtzea. Eskola euskaraz izaten zen. Adin desberdinetako neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ziren eta ezin asko ikasi. Gerora, bi eskola egin zituzten, bata mutilentzat eta bestea neskentzat. Senar-emazte batzuk izan ziren irakasleak.

Eskolara gutxi joan arren, irakurtzen ikasi zuen
Flora Gauba Lete
- ahotsak.eus