Gerrateko bizipen gogorrak; aita ihesi <p>Gerra hasi zenean, ama lau seme-alabak hartuta bere jaiotetxera abiatu zen eta milizianoekin topo egin zuten bidean. Ordurako aita ihes eginda zegoen. Itzuli zenean, etxean kartzelan bezala egon zen denbora batez eta lanik ere ezin zuen egin. Sasoi gogorrak bizi izan zituzten. Militarrek ahizpa zaharragoa dantzaldietara joatea nahi izaten zuten, baina amak gogor egin zien.</p>

Gerrateko bizipen gogorrak; aita ihesi
Flora Gauba Lete
- ahotsak.eus