Algodoneran saiatu zen, baina gazteegia zen 1938an joan zen kalera bizitzera. Berak urtebete gehiago egin zuen baserrian, maizter berriek artean ez zutelako hara joateko asmorik. Ganaduzain egon zen, eta esnea kalera eramaten zuen, amak eta izebak saltzeko. Algodoneran hasi zen lanean, baina 13 urte zituenez, ez zioten jarraitzen utzi; bere ordez aita hasi zen han lanean. Gero Plazentzian ibili zen hamar urtean, Gallasteginean, laban fabrikan.

Algodoneran saiatu zen, baina gazteegia zen
Bittor Aperribai Abasolo
- ahotsak.eus