Emakumeak banketxeetan lanean<p>Bera banketxean lanean hasi zenean, denak gizonezkoak ziren. Lehenengo bi emakumeak gazterik sartu ziren, 17 urte ingururekin. Gazteak zirela eta, zuzendariak haiei lehentxoago irteten uzten zien, likidazioa egiten zutenean. Inguruetan emakume bakarra ezagutu zuen bere sasoian banketxean lanean: Maritxu Igartua. "Banco Vizcaya"n lan egiten zuen.</p>