Inguruetan ardi ugari; bakoitzak bere ahariaSan Juanak ingurutik atzera ardiak basoan ibiltzen ziren. Egunean bi buelta egin behar, haiek jeztera. San Kristobalak ingurutik atzera hasten zen gutxitzen. Irailean aharia berriz. Inguruko mendietan ardi asko batzen zen. Bakoitzak bere aharia izaten zuen, baina nahasten zirenean, nabaritzen zuten bildotsetan. Behin ardiak etxeratu eta txakurra konturatu zen kanpoko ahari bat zegoela ardien tartean.