Zubikoa baserriaren historia <p>Zubikoa baserrian jaio zen Emeterio. Zubiaren ertzean zegoen baserri txiki bat zen. Esaten zuten etxe hura abadearena zela garai batean, izan ere zubiaren beste aldean Santo Tomas ermita omen zegoen. Ermita uraldi batek eraman zuela esaten zuten. Abadeak alde egin zuenean, aitajaunaren aita eta familia (Elkoroberezibar familia) joan ziren Zubikoara bizitzera.</p>

Zubikoa baserriaren historia
Emeterio Elkoroberezibar Odriozola
- ahotsak.eus