Amandreak tabako orriekin egosten zituen angulak <p>Gerra hasi zen garaian Orion egon zen hiru osaba ezkongabe eta amandrearekin. Osabak angulatara joaten ziren gauez, farola hartuta. Angulak bizirik ekartzen ziren eta amandreak lapiko handi batean egosten zituen tabako orriekin. Esku ona ei zuen. Osaba baten neska-lagunak Donostiako ostatu batean lan egiten zuen eta hara eramaten zituzten harrapatutako angulak. Orio inguruan tabako asko hartzen zen.</p>

Amandreak tabako orriekin egosten zituen angulak
Edurne Laborda Astiazaran
- ahotsak.eus