Soldadutzatik astebururo etxeraSoldadutza Donostian egin zuen. Lehenengo hiru hilabeteetan Oiartzunen egon ziren, instrukzioak egiten. Orduan ez zen etxera etorri, baina gerora asteburu guztietan etortzen zen. Etxeko ogia eta gazta eramaten zituen bueltan, astea pasatzeko. Egunean ogi txiki bat ("txuskoa") besterik ez zieten ematen. Ondo pasa zuen soldadutza.