Basalgoko abadeak; abade-etxea; abadearekin harremana Hiru abade ezagutu ditu Basalgon. Lehenengoa Hermenegildo Gabilondo. Hura zahartu zenean, Oiartzungo abade bat etorri zen. Gerora don Imanol, hura ere oiartzuarra. Auzoan bertan bizi zen lehenengo abadea, "damaikasia"rekin. Abade-etxea nolakoa zen. Auzokoek urtean gurdikada bat egur eman behar zioten abadeari. Gero, eskolako mutikoek txikitu behar egur hura. Baserrietara konjurua egitera joaten zenean, oilaskoak eta arrautzak ere ematen zitzaizkion abadeari.

Basalgoko abadeak; abade-etxea; abadearekin harremana
Esteban Igartua Gabilondo
- ahotsak.eus