Arangurentxo baserrian sagardo asko egiten zen
Sagar-arbola asko zegoen Arangurentxo baserrian eta sagardo asko egiten zuten etxean. 700 litroko bi barrika handi eta beste txikiago batzuk betetzen zituzten. Saldu ere egiten zuten. Inguruetatik (batez ere Soraluzetik) jendea etortzen zitzaien meriendatzera.