Luis Payros Agirrezabal

Bergara (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Bergarako San Pedro kalean jaio zen, bi anaiatatik gazteena. Aita, aitona frantziarren biloba, Iruñean jaioa zen. Ama berriz, bergararra zuen. Aita gazterik gaixotu eta hil zen. Amak denda jarri zuen, ”Merceria Moderna” izenekoa. Gero “Tintorería Margola”ren denda kudeatu zuen, 87 urte izan zituen arte; 105 urterekin hil zen. Luis Ospitaleko eskolan hasi zen ikasten, sor Eufermiarekin. Gero herriko eskoletara joan zen eta batxilergoa dominikoen seminarioan egin zuen. Kontabilitatea ikasi eta “Banco de San Sebastián”en jardun zuen lanean erretiroa hartu zuen arte. Ordenagailua asmatu aurretik, bankuko lanak nola egiten ziren azaltzen du. Tailer txiki batzuetako kontabilitatea ere eramaten zuen. Mendizale amorratua izan da, eta Pol Pol elkarteko presidentea izan zen urteetan. Zabalotegi auzoan edota berdura plazan izandako aldaketak azaltzen ditu. Irune Agirre beasaindarrarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-291 2010 Euskal Herriko Ahotsak
BER-292 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia