Anjel Azkarate-Askasua Lamariano

Bergara (Gipuzkoa) (1928)

Biografia

Bidekurutzeta kalean jaio zen. Aita "Beittibar" (Beretzibar) baserrikoa zen, eta ama, berriz, antzuolarra. Hiru urtetik hamarrera Antzuolan bizi izan zen Anjel. Antzuolako maristetan eta Bergarako bai marianista eta bai dominikoekin (seminarioan) ikasi zuen. Hamasei urterekin “Banco de Vizcaya”n ekin zion lanean. Bankuaren Soraluzeko bulegora bidali zuten, eta Soraluzeko lantegi txiki batzuetako diru-kontuen ardura ere izan zuen. Garai hartan bankuek nola egiten zuten lan azaltzen du. Gero, Bergarako Comesa lantegiko bulegoan egin zuen lan. Bergarako Irala zine aretoa Anjelek ireki zuen, eta harrezkero bertako Novedades zinea eta inguruko herrietako beste zine areto batzuk ere kudeatu zituen. Bergarako kontu asko aipatzen ditu: Bergarako zapatagintza lantegiak, Bergarako pilotalekua ospetsua zenean erakartzen zuen jendea, etab. Marce Albeniz nafarrarekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-279 2010 Euskal Herriko Ahotsak
BER-280 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia