Berastegiko antzerki-taldeko ibilerak
Gregorio Berastegiko antzerki-taldean ibili zen 19 bat urte zituela. Getariara, Errezilera eta beste leku batzuetara joan ziren emanaldiak egitera. Antzerki-taldean neskak eta mutilak ibiltzen ziren; apaizak antolatu zuen taldea. Entseguak gauean izaten ziren, lana bukatu ostean. Entseguetarako lekua denen artean prestatu zuten. Entseguetako giroa nolakoa zen azaltzen du. 15-20 lagun ziren taldean. Antzerkietarako arropa etxetik lortzen zuten nola-hala.
Berastegiko antzerki-taldeko ibilerak
2017-01-30
Gregorio Yeregi Aranalde
- ahotsak.eus