Maila oneko korua BerasteginEskolatik ateratakoan, don Toribio Labaien apaizak korua antolatzen zuen elizan. Apaiz hark solfeoa irakatsi nahi izaten zien umeei, baina umeek ikasi nahi ez, eta gordeka aritzen ziren. Koruan, mutilek bakarrik abesten zuten. Lehen koru ona zegoen Berastegin. Herrian ondo abesten zuten gizonak aipatzen ditu. Igandetan abesten zuten mezetan.