Umea jaiotakoan, atsolorra <p>Umeren bat jaiotzen zenean amak umea elizara eraman behar izaten zuen, "aurkeztera". Eta handik bueltan bazkaria edo merienda ematen zitzaien senide edo ingurukoei. Atsolorra ("Atso lehorra" izango dela uste dute) deitzen zitzaion. Normalean emakumeak biltzen ziren atsolorrean. Beraien amak seme-alaba guztiekin eman zuen, batekin izan ezik, errazionamendu garaia baitzen. Errazionamendu garaian galdu omen zen atsolorra egiteko ohitura.</p>

Umea jaiotakoan, atsolorra
Dolores Egues Saizar
, Lucia Egues Saizar - ahotsak.eus