Herriko soinujoleekin erromeria Herrian bazen soinujole elbarri bat; ez zen ibiltzeko gai eta astoan ekartzen zuten. Umoretsua zen eta erromeria politak egiten omen zituen. Inguruko herrietatik ere bertara etortzen zen jendea dantzara. Beste soinujole bat ere bazen, nanoa. Bi anaiak omen ziren nanoak eta biak musikariak. Zaldiz ibiltzen ziren. Solfeoaz gain, Tolosan eskola ona ikasiak ziren.

Herriko soinujoleekin erromeria
Evaristo Garciarena Uzkudun
, Maria Angeles Olaetxea Saizar - ahotsak.eus