Baserrian ez zuten goserik pasa, baina kalean miseria zegoen<p>Babarrun eta talo asko jaten zuten. Artoa eta babarruna asko egiten zuten. Orain asko kexatzen gara, baina garai haietan miseria gehiago zegoen. Baserrian ez zuten goserik pasa; baina, urte haietan, kalean miseria asko zegoen. Etxean ardirik ez zuten, eta Tolosan erosten zituzten.</p>