Ostatu baten eguneroko bizia Donapaleun (1960 hamarkadan)
Landibartar batekin ezkondurik, Donapaleuko merkatu plazako ostatu batean hasi ziren lanean. Garai hartan auto guti zelakoan, Donapaleuko enpresetan lanean ari ziren langileek astea ostatuan iragaiten zuten. Elgar ongi ezagutzen zuten eta momentu goxoak ere iragaiten zituzten. Mila bederatzi ehun eta hiruetan hogeita hamabostean, senarra galdu zuen eritasunez, haur gehienak hamabi urte zituelarik. Hala ere ostatuan segitu du, langilearekin.