Behauzeko emazte baten gaztetasuna 12-18 urte artean (1940 hamarkadan) Marie-Jeanne Auchoberry-k orroitzapen guti du haur denboraz. Hamaika urteak arte eskolan ibili da. 12 urtetan aldiz Bordeleko Ttantta serora baten etxera joan zen, harek ilobak biltzen zituen seroratzeko. Marie-Jeannek ez zuen bokaziorik eta hiru urteren buruan etxera itzuli zen. Hamabost urtetan, sasoi egiten hasi zen Salieseko seroren etxean. Neguan aldiz, josten eta sukaldaritza ikasten ibili zen Donapaleuko « école ménagère » ikastetxean bai eta ere Behauzeko Ttantta dendari baten etxean.

Behauzeko emazte baten gaztetasuna 12-18 urte artean (1940 hamarkadan)
Marie-Jeanne Auchoberry
- ahotsak.eus