Ordizian festetan antolatu zuten lasterketaOrdizian lasterketa bat antolatu omen zuten behin festetan. sei-zazpi lagun hasi ziren prestatzen lasterketarako eta entrenatzeko Altamirara joaten ziren korrika. Irteeran Ordiziakoak lehenbiziko lerroan jarri ziren, eta Beasaingoak atzean. Hala ere, lehenengo lau sailkatuak Beasaingoak izan omen ziren.