Olaberritik ekartzen zuten sagardoa
Felipek uste du gaur egungo sagardoak kalitate hobea duela, tresna hobeak daudelako egiteko ere. Olaberritik ekartzen zuten beraiek sagardoa, kupel handi batean. Gero bonba batekin sartzen zen goitik behera, sagardotegira. Aitak urtero kupelak garbitu behar izaten zituen. Kristalezko depositu antzeko bat ere izaten zen; hura garbitzeko barrura sartu behar. Lehenbizi pospolo bat pizten zen barruan, barrura sar zitekeen ala ez jakiteko.