Gurasoei lagundu behar sagardotegian Gurasoek sagardotegi bat hartu zuten. Sagardoa Olaberriko Berasategik egiten zuen eta handik ekartzen zuten. Gero, amak jateko zerbait prestatzen zuen. Beraiek sagardotegian lagundu behar gazte-gaztetatik. Sagardo garaian bakarrik irekitzen zuten hasieran, baina gero urte osoan hasi ziren. Orduan, ardoa ere izaten zuten. Ogi zuririk ez zegoen gerraostean eta ezkutuan Lazkaora joan behar izaten ziren ogi bila.