Meza kontuak <p>Jai egunetan goizean goiz joan behar izaten ziren mezetara. Elizatik itzulitakoan, behiei jaten emateko "ganajatekoa" egin behar izaten zuten. Gurasoek eta adineko jendeak meza nagusira joateko ohitura izaten zuten. Emakumeak taldean bueltatzen ziren baserrira. Bazkalostean, bezperetara joaten ziren gazteak. Elizara, Arriaran auzora joaten ziren. Bezperak amaitu ondoren erromeriaren batera joateko denbora izaten zuten.</p>

Meza kontuak
Bitoriana Garmendia Odriozola
- ahotsak.eus