Hamaika urterekin Abarizketa baserriraAitak meategian lan egiten zuen eta lana non hara joan behar izaten zuten. Legazpin jaio zen Gregorio, baina urtebete zuela Alegiara joan ziren. Gero, 11 urte zituela, Beasaingo Abarizketa baserria erosi zuen aitak. Ganadua hartuta, bera bakarrik joan zen Gregorio Abarizketara, aita lanean zegoen eta. Bertako familiarekin bizi izan zen sei hilabetez, haiek baserria saldu ostean ez baitzuten nora joanik.