"Basarri" bertsolariaBasarri bertsolaria oso serioa zela kontatzen du. Hitzak oso ondo neurtzen zituen pertsona izanagatik, jende askoren mesprezua jasan behar izan zuela dio. Gauza asko esan edo pentsatzea libre ez zen garaia bizitzea tokatu zitzaion Basarriri. Ihesi joan behar izan zuen gerra garaian. Harrapatu izan balute, eraila izango zela kontatzen du. Orduko "El día" egunkarian eta "Zeruko argia"-n idazten zuen.