Lehenbiziko irakaslea eta egoitzaIrakaslea harrapatzeko prozesua zaila izan zen, ez baitzegoen irakasle euskaldunik. Berruetako Pili Gartxitorena izan zen lehenbizikoa. Gurasoak kontent ziren berarekin, eta hori garrantzitsua izan zen. Elizak ere proiektuaren alde egin zuen, eta beraien bidez, eskola zaharra zenaren egoitza lortu eta auzolanean moldatu zuten lekua. Ondotik, Elizak Lagun Etxea izeneko etxean solairu bat utzi zion ikastolari, eskolak han emateko.