Goizeko seietatik gaueko hamarretara lanean; eskupekoak Arrasateko "Unión Cerrajera"ko kontuak. Garabiarekin lan egiten zuen sasoian, karga handiagoak (15000 kilo inguruko biribilkiak) ekartzen hasi ziren. Materialaren inguruko azalpenak: nondik etortzen zen, zer arazo izan zituzten... Goizeko seietarako iristen ziren kamioiak eta bera ordu horretarako joaten zen. Gaueko 10ak arte jarduten zuen. Denek kamioia lehenbailehen hustea nahi izaten zuten eta eskupekoa ematen zieten azkar deskargatzeagatik. Eskupekotan bi lagunen artean 1000 pezeta irabaztera iritsi zirela dio, soldatarekin irabazten zutena baino gehiago.

Goizeko seietatik gaueko hamarretara lanean; eskupekoak
Zipriano Irigoien Dualde
- ahotsak.eus