Euskararen gainbehera gerraren eraginez <p>Gerrak ekarri zuen euskararen transmisioan etena. Beraiek dena euskaraz egiten zuten eta ez zekiten gaztelaniaz. Baina gerra ostean debekatuta zegoen euskaraz egitea eta bere anai-arreba gazteenek ez zuten ikasi. Gainera, kanpoko jende asko etorri zen eta orduan hasi ei zen "nahastea".</p>

Euskararen gainbehera gerraren eraginez
Maria Jesus Izagirre Ibarra
- ahotsak.eus