Galeperra desagertu egin da, gariarekin batera <p>Eperrak ere badira. Gorria asko; grisa gutxiago. Xuria ere bada, baina bortuan. Kaillak ere badira (galeperrak); zenbaitek "tartalo" deritze, baina ez Barkoxen. Lehen asko zen, baina orain ez da garirik ("ogirik") eta desagertu egin dira. 1965 arte etxe oro egiten zen, baina harrezkero ezer ere ez.</p>