Hegazti harrapakariak: arranoa, buitrea, apobelatza, ülhantxa… Buitreak eta buitre xuriak ere badira. "Gipaeta" ere ezagutzen dute (ugatza). Arranoak ere badira. Ülhantxa ere bada (mirua). Bi dira: beltzak kumeak ateratzen ditu bertan; gorria pasekoa da. Apobelatza (zapelaitza) eta esparbera (gabiraia) ere badira, espezie bat baino gehiago. Eguraldi txarra egin behar duenean, antzeman egiten du. Beste espezie bat ere bada, arra argia eta emea iluna (eta handiagoa) (Circus cyaneus), baina ez dute izena oroitzen.