Kurloak, antzarak eta ahateakAzkenaldian, baita "egretak" ere ("heron ttipiak"), xuri-xuriak. Lehen ez zen horrelakorik eta horregatik ez dute euskarazko izenik. Behorren inguruan ikusten dira, batzuetan behien gainean pausatuta. Beste zenbait espezie ere azaldu dira azkenaldian, kormoranak (ubarroiak) eta heronak (koartzak). Beste hegazti batzuk, aldiz, bizi guztian ezagutu izan dituzte: kurloak, antzarak eta ahateak. Kurloak ugari pasatzen dira batzuetan, eta lainoa bada pausatu ere egiten dira. Gehienetan gauez pasatzen dira. Antzarak gutxiago pausatzen dira, baina tarteka bai. Ahateak eta zertzelak ere ikusten dira.