Barkoxe inguruan ehizatzen diren txoriak: usoak, oilagorrak eta istingorrak Txorien izenak esaten jarraitzen dute, ehizakoak direnak, bereziki. Usoen artean, urzoa, urzo ttipia, urzapala... Barkoxe inguruan bada urhoilorik. Itsasoko hegaztirik ez, ordea. Ongi ezagutzen duten beste bat, azeia da (oilagorra). Oilagorrak badu luma tipi eta gogor bat, hegalen azpian, margotzeko erabiltzen dena. Azeiaren antzeko beste bat, bekaxina da. Larrazkenean azaltzen da eta ez da bortuetan ikusten, behe aldean baizik ez.

Barkoxe inguruan ehizatzen diren txoriak: usoak, oilagorrak eta istingorrak
Battitta Sagardoi
- ahotsak.eus