Alemaniarren okupazioa Bardozen <p>Alemaniarrak egon zirenekoa gogoan du. Bere lagun bat urte eta erdiz preso eduki zuten eta Alemaniara lanera eraman zuten. Jean etxeko ganberan ezkutatua egon zen. Harrapatu izan balute, etxeko denak hilko zituztela dio. Haiek agindutako abereak hil behar izaten zituzten. Pasadizo bat kontatzen du, Hazparnen bi lagun hil zituztenekoa.</p>