Molde guztietako artoa <p>Etxeko artoa izaten zuten, oiloei eta emateko. Lehen molde guztietako artoa izaten zen: gorria, beltza, zuria... Ogia eta arto-irinarekin "mestura", biak egiten zituzten. Sei-zazpi mando ibiltzen ziren errotara bueltaka. Egun bakoitzean kale bati tokatzen zitzaion. Mestura janda, aseta gelditzen ziren.</p>