Auzoen arteko elkartasuna egunerokoan <p>Gurasoekin eta aitatxi eta amatxirekin bizi izan zen. Auzoen artean lanak beti elkarrekin egiten zituzten. Arto-zuritzen hogeita hamar-berrogei jende biltzen ziren. Zerri hiltzeetarako, etxe batetik besterat pasatzen zuten negua. Zerriaren puskak auzoei banatzen zitzaizkien. Apaizari ere eramaten zioten.</p>