Sagardoa egiten zen baserri gehienetan
Garai batean baserri gehienetan egiten zen sagardoa. Bizitzen hasita zegoenean, botiletan sartzen zuten. Beste baserri batera eramaten zuten sagarra txikitzera. Gero han barrika bete eta gurdian ekarri behar etxera. Kanila jarrita izaten zuten eta nahi zutenean edaten zuten sagardoa.