Iparraldeak salbatu du urte anitzez Nafarroako txapelketa Nafarroako eta Iparraldeko bertsolariek txapelketa bakarra egin zuten urte anitzez. Nafarroan ez zen maila handirik eta Iparraldera joan ohi ziren txapelak. Iparraldeak salbatu zuen neurri batean Nafarroako bertsolaritza. Emileri fama txarra jarri zioten, iparraldekoen alde egiten zuela egotziz, eta hori dela eta utzi egin zion epaile izateari. Geroztik Nafarroako mailak gora egin du bertso-eskolei esker.