'Xalbador'ren balizko potoa eta txapelketetako gorabeherak <p>Epaile izan zen maiz Emile bertsolari txapelketetan, Mixel Itzainarekin batera iparraldetik. <em>Xalbador</em>rek emazte hilaren arropari botatako bertsoetan potoa ikusi zuen hegoaldeko zenbaitek, baina hitza ulertu ez zutelako izan zen. <em>Uztapide</em>k irabazi zuen txapela eta <em>Basarri</em>, ezustean, <em>Xalbador</em>ren alde agertu zen.</p>