Emileren apaiz ibilbidea Hazparneko bikarioa izendatu zuten 25 urterekin. Oso gustura zegoen, baina Garaziko Laborantza-Eskola sortzera joateko deia izan zuen eta gogo txarrez onartu zuen. Handik hiru urtera, bikario lanera itzuli zen eta harrezkero Urruñan, Aiherran, Irisarrin eta Donibane Garazin egon da. Asko ibili da herriz herri predikari gisa.